Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udalak behin betiko onartu du instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza. Araudian jasotzen denez, zerga-oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da. Zerga horren kuota %3,5 izanen da. Zerga hori eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sorrarazten da, hartarako lizentziarik lortu ez bada ere.