Astearte inauteriaren aurreko hiru ostegunetan izaten ziren ihote ospakizunak Etxarri Aranatzen. Atzokoan Gizakundek eman zion abiapuntua. Heldu den ostegunean, berriz, Andrekunde izanen da. Ohi denez, zenbait familietako emakumeak afaltzera bilduko dira eta gazteren batzuk ere kalean eskean ari daitezke. Ihoteen hirugarren ostegunean Garikunde izanen da. Ospakizunek otsailaren 22an jarraituko dute, txikienak protagonista diren Zalduniyoterekin. Txatarrak astearte ihotean, hilaren 24an aterako dira kalera.