Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduan, Sasoia erretiratuen elkarteak gutuna bidali zien Jose Luis Rodriguez Zapaterori eta Nicolas Sarkozyri, gaixo larri dauden presoen truke "bahitu gisa" euren burua eskainiz. Oraindik ez dute erantzunik jaso. Atzo Saioia erretiratu elkarteko kideek Iruñeko espetxe aurrean bilkura egin zuten "preso gaixoak etxera" leloa zuen pankarta zutela. Bautista Barandallaren ordez elkarteko kide bat espetxeratzeko eskatu zioten zuzendariari.