Ijurkoren auzia epaiaren zain gelditu da

Guaixe 2009ko otsailaren 9a

Aurreko ostiralean despeditu zen Hodei Ijurko Irozen aurkako epaiketa. Epaiaren zain gelditu dira aldeak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM), ohar baten bidez, jakitera eman du fiskalak Ijurkorendako 38 urte eta erdiko zigor eskaera mantendu duela. Horretaz gain, iturri beraren arabera, akusazio partikularrak kalte ordain eskaera igo egin du. AAM-k "eskaera fiskal honez neurri gabetasuna" salatu du. Epaiketa "politikotzat" kalifikatu ondoren AAMk nabarmendu du fiskalaren eskaerak "praktikan bizi osorako zigorra" suposatzen duela. Errepresioaren kontrako mugimenduaren ustez horrek "agerian" uzten du "PSOE-ren apostu errepresiboa".