Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udalak jakitera eman duenez aurki babes ofizialeko 22 etxebizitza eraikiko dira. Haietan interesa dutenek Etxarri Aranazko udaletxetik pasa beharko dute izena ematera (10:00etatik 14:00ak arte). Interesatuek eskaerak egiteko epea astelehenean zabalduko da eta martxoaren 16ra arte luzatuko da.Jasoko diren babes ofizialeko 22 etxebizitzetatik 10 Larreñondo eta Iturri kaleetan jasoko dira, hau da, musika eskolaren atzean. Gainontzeko 12 etxebizitzak Arluzepe kalean jasoko dira. Eraikuntza lanak Alero S.L-Construcciones Razquin S.L enpresak eginen ditu. Hala erabaki zuen Etxarri Aranazko udalak lastailaren 2an egindako bilkuran. Etxarri Aranazko Udalak jakitera eman duenez, etxebizitzak Nafarroan etxebizitza babesaren inguruko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean ezarritako baremoari, eta udalak onartutako lur-zatien besterentze baldintzen pleguei jarraikiz esleituko dira.