Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EPEL-en Eskuz Binakako Txapelketan zazpigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan, eta ostiralean, 22.15etik aurrera, Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel pilotalekuak Berasaluze VIII.a-Begino eta Xala-Zubietaren arteko lehia hartuko du. Partida horretarako material aukeraketa gaur eginen dute, arratsaldeko lauretan, Donibane Lohitzuneko pilotalekuan.