Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan EPELen Eskuz Binakako zazpigarren jardunaldia dago jokoan. Xalak eta Zubietak - Laskurainen tokia hartuz, oraindik ez baita osatu - Leitza (Berasaluze VIII.aren partez) eta Begino izanen dituzte arerio gaur gauean, Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel pilotalekuan (20:00etan). Partida ETB1-ek emanen du zuzenean. Berasaluzek eskuineko eskuan infekzioa dauka eta haren tokia Iñigo Leitzak hartuko du. Aimar Olaizolaren eta Oier Mendizabalen kontra azken partidan irabazi izanak eta Xalak etxean jokatzeak bulkada emango dio biko honi, eta irabaztera aterako direla ez dago dudatan jartzerik. Berasaluze VIII.ak eta Beginok ere partida ikusgarria egin zuten asteburuan, eta sailkapenean goian daudenez irabazi eta finalerdietarako pasea lortu nahi zuten gaurkoan. Baina Berasaluzeren lesioak aldaketa ekarri du, hasieran eurak baitziren faborito, baina orain Xala eta Zubietak osatzen dute biko orekatuagoa. Beraz, emozioa pil pilean izanen da gaur.