Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko kultur etxean hori ikusteko aukera eskainiko digu Nafarroa Oinezek, Ogiyik karri etzun semia bakarrizketa hain zuzen. Ama baten eta bere semearen arteko harreman gorabeheratsuak ezagutzeko aukera izanen dugu, bihar, 18:30ean. Edurne Arrizabala aktoreak jokatuko amaren papera, jendaurrean hustuko dena. Umorearen bidez, egungo ama baten eta unibertsitatean daukan semearen arteko harremana kontatuko du bakarrizketa antzeztu batean. Txikitako hezkuntzaren eta gaur egungo egoeraren artean dagoen aldea azalduko du amak. Pausoz pauso semearekin komunikatu nahian, amaren birziklapena ezinbestekoa da, zenbaitetan algarak eta besteetan une hunkigarriak ematen direlarik. Zenbait unetan, gazteek eta helduek haien burua islatua ikusiko dute, horrela primeran pasatzeko aukera izanen dute bihar Etxarri Aranazko kultur etxean.