Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
IT txartela edo informazioaren teknologien erabileraren egiaztagiria azterketa bat gainditutakoan jaso daiteke. Azterketak, aldi berean, internet, posta elektronikoa edota ofimatikako programak erabiltzen trebea zarela egiaztatzen du. IT txartelak horren ziurtagiria ematen du, gerora lan eskaintzetan erakusteko baliagarria dena. IT txartela lortu nahi dutenek ostiralean dute horretarako aukera. Andra Mari ikastolako Etxarri Aranazko egoitzako informatika gelan eginen da azterketa, 17:00etatik aurrera. IT txartela lortu nahi dutenek 14 urte beteak izan behar dituzte. Aldez aurretik izena eman behar dute eta azterketara nortasun agiria eta izena ematearen agiriaren kopia aurkeztu behar dute. IT txartelari buruzko informazio gehiago nahi duenak www1.eeuskadi.net/ helbidera jo dezake.