Erreka Mari bihar Etxarri Aranatzen

Guaixe 2009ko martxoaren 5a

Euskal Herriko azken laminak Etxarri Aranatz bisitatuko du bihar, arratsaldeko 18:00etan. Nafarroa Oinezek Txotxongilo taldearen lan arrakastatsuenetakoa ekarriko du Etxarriko kultur etxera, Euskal Herrian eta honen mugetatik kanpo urtetan eskaini duen haurrendako txotxongilo saioa.Euskal mitologiako pertsonaia ezaguna da lamina. Baina ezberdina izate hutsagatik baztertu egiten dute herritarrek. Testuinguru horretan bizi dute Erreka Marik eta Martinek haien maitasun istorioa. Zailtasunez beteriko maitasun istorioa, umorez eta samurtasunez kontatuta. Ibilbide luzea du Txotxongilo taldeak. Ibilbide horretan bi izan ditu ezaugarri nagusiak: ikuskizunaren estetika zaindua eta haien ikusleekiko, 3-10 urteko haurrekiko begirunea. Asko izan dira antzeztu dituzten lanak, baina, zalantzarik gabe, Erreka Mari da arrakastatsuena. Urteek aurrera egin arren, haurrek gertutik sentitzen duten istorioa da, haurren ongi ulertzen dituzten gaiak lantzen dituelako: maitasuna, ingurunea zaintzea eta ondokoekiko errespetua. Hori gutxi ez, eta oraingo honetan gainera, Lara Mitxelena eta Ixiar Jauregiren txalaparta doinuekin jantziko dute txotxongilo saioa.Lan horrekin gozatzeko aukera izanen dugu bihar, 3 euroko sarrera ordainduta.