Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuta gaur hasiko da 2009ko Haur Kantari Jaialdia. Antsoaingo herriak hartuko du jaialdiko lehen saioa, gaur, arratsaldeko 18:00etan, eta apirilaren 5era arte, astero-astero, Nafarroako haur eta gaztetxoen ahots goxoez gozatzeko aukera izanen dugu. Martxoaren 20an iritsiko da Haur Kantari Jaialdia Sakanara. Altsasuko Iortia kultur guneko oholtza gainera igoko dira besteak beste Lakuntzako 6 taldeak eta Altsasuko 5ak.Sakanako taldeakEuskal kantuak tradizio handi du Nafarroan. Euskal Kantuzaleen Elkarteak ohitura hori mantendu eta bultzatu nahi du Haur Kantari Jaialdiaren bidez. Bada Sakanan ez dugu tradizio hori galtzeko beldurrik. Horren adierazle jaialdian izena eman dute 11 taldeak.3 talde aurkeztu dira Lakuntzako eskola publikotik: Alaiak taldeak Egun da Santimamina abesti herrikoia abestuko du, Martin Larraza (gitarra) eta Josu Cerezoren (perkusioa) laguntzarekin. Leire Meazak, Nekane Mendietak, Cristina Añazcok, Ariane Anduezak, Munia El Marhoumek, Iratxe Floresek, Garbiñe Goikoetxeak, Kristina Zubillagak, Leire Sagarzazuk, Idoia Torrentek, Ainhoa Cartagenak, Silvia Amoresek, Amets Cerviñok, Naroa Galindok eta Jasone Auzmendik osatzen dute taldea, denak ere 7-9 urtekoak. Beñat Torrentek eta Andoni Egurtzak osatutako bikoteak Bide Ertzean taldearen Ez dut atzera egingo abestia interpretatuko du. Mikel Auzmendi eta Martin Larraza gitarra joleen eta Joseba San Sebastian baxuaren laguntza izanen dute. Bakarlari lanetan Munia El Marhoum ariko da, Josetxo Olaberiko kantu herrikoiarekin. Emilio Ariasen zanfona izanen du alboan. Lakuntzako musika eskolatik bi talde joanen dira. Handiek Amets bat abestia eramanen dute. Aitana de Miguel, Oihane Lizarraga, Laida Etxeberria, Amets Lertxundi eta Uxue Callejas ariko dira kantuan, Leire Lizarraga eta Jon Goikoetxea gitarrarekin, Josu Mozo, Mikel Flores eta Joanes Satrustegi perkusioan eta Ane Bañasco eta Leire Olazaran tronpetarekin. Txikien taldeak, berriz, Sekretua abestia interpretatuko du. Iratxe Floresek, Garbiñe Goikoetxeak, Carla Lizarragak, Laura Lizarragak, Mattin Petriatik, Gari Recondok, Asier Reparazek, Iraki Tadeok, Ariane Anduezak, Munia El Marhaumek, Naroa Larrazak, Nekane Mendietak, Gaizka Sagarzazuk eta Itsaso Zelaiak osatuko dute taldea.Ez dira horiek izango Lakuntzako talde bakarrak. Kaixo abestiarekin joanen dira Andoni Egurtza Beñat Torrente, Raquel Amores, Andrea Recondo, Irune Vitoria, Aitor Lopez de Sabando, Irati Lizarraga, Irantzu Razkin, Oier Larunbe, Ander Cartajena eta Oihane Garbirondo. Lakuntzako taldeak Joanes Satrustegi izanen du baterian, Amets Lertxundi pianoan, Leire Lizarraga eta Oihane Lizarraga gitarrarekin eta Laida Etxeberria eta Mikel Flores akordeoiarekin. Altsasuko Zelandi ikastetxetik ere zenbait talde aurkeztu dira: Sentimen taldea osatu dute Nerea Navarrok, Zairak, Raulek, Mikelek, Itxasok, Aintzanek, Nerea Lapuentek, Idoiak, Marinak, Olatzek, Anek eta Martak. 6. mailako ikasle hauek Hitz galduak kantua abestuko dute. Erkuden Aldasorok pianoarekin lagunduko ditu eta Idoia Alonsok gitarrarekin. 5. mailako eta 6. mailako ikasleek Oskola taldea osatu dute. Irati, Ane Costa, Ane Palomo, Arrate, Henar, Iker, Iñaki, Cristina, Eider, Idoia, Maite, Amaia, Nerea Llamas, Nerea Lapuente eta Aintzanek osatutako taldea abesti gozoarekin dator, Txokolatea kantuarekin. Erkuden Aldasoro izanen dute lagun pianoarekin eta Carlos Manero eta Idoia Alonso gitarrarekin. Izotz taldeak, berriz, Pinguinoa kantua ekarriko digu. 5. eta 6. mailako Mirarik, Ariadnak, Naiarak, Ainhoa Expositok, Asierrek, Oierrek, Adrianek, Janirek, Julenek, Aintzanek, Olaiak, Ainhoak, Palominok, Olatzek, Idoiak, Marinak, Iratik eta Mirenek osatu dute talde hau.Aintzane eta Jaione Diaz bikoteak (bat institutuan badago ere, Zelandi ikastetxean prestatu dute kantua), Zure doinua abestuko dute. Idoia Alonso izanen dute laguntzaile, gitarrarekin. Bigarren bikotea Jone Rubiok eta Jaione Diazek osatu dute. Mugimenduan abestia ekarriko digute. Erkuden Aldasororen laguntza izanen dute pianoan. Martxoaren 20ra arte itxaron beharko dugu talde horiek guztiak Iortia kultur gunean entzun ahal izateko.