Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) "guztiz proportzio gabekotzat" jo du Hodei Ijurko Irozi ezarritako 16 urteko espetxe zigorra. Errepresioaren kontrako mugimenduarendako "beste auziekin konparatuta proportzio gabekotasuna agerikoa da". Hala, AAMk gogora ekarri du "Anjel Berrueta hil zuen Espainiako polizialaren semeak 15 urteko espetxe zigorra" jaso zuela. AAMrendako "justizia guztiontzat berdina ez dela argi genuen, baino honek gizartearen alarma gorri guztiak piztu beharko lituzke, euskal gazteriaren aurkako hurrengo epaiketetan horrelako zigorrak jasotzeko aukera oso altua dagoelako". AAMk jakinarazi duenez "protesta dinamikak abian jarriko dira". Abokatuek, bestalde, epaiari Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarriko diotela aurreratu dute. Jaione Karrera abokatuak esan duenez "ohikoa da Espainiako Audientzia Nazionalak kale borrokako auzietan halako zigor handiak jartzea, gazteek jakin dezaten halako zigorra jaso dezaketela".