Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean Iruñean emandako prentsaurrekoan Amnistiaren Aldeko Mugimenduko (AAM) kideek berretsi zuten Hodei Ijurko Irozi jarritako 16 urteko espetxe zigorra "neurrigabea" dela. Angel Berroeta hil zuen gizonari ezarritako 15 urteko espetxe zigorra gogora ekarri ondoren, AAM-tik adierazi zutenez, "agerikoa da justizia ez dela berdina guztiendako" eta adierazi zuen estatuko beste lekuetan "desordena publikoa" dena hemen "terrorismo" izendatzen dela. AAM-k Ijurkori jarritako espetxe zigorraren atzean bi "motibazio politiko" ikusi ditu. Batetik, "zigor eredugarri bat, Nafarroan eman den kale borroka ekintzen igoera, %180koa, gelditzeko asmoz". Bestetik, "erraztasun handiagoak ematea Foruzaingoa polizia errepresibo integral bezala garatu ahal izateko".