Igor Ijurra NUP-ko ikastaroan

Guaixe 2009ko martxoaren 26a

Iruñeko Orfeoneko zuzendari Igor Ijurra Fernandezek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Encuentros con la Orquesta Sinfónica de Navarra ikastaroan parte hartu zuen asteartean. Zuzendari etxarriarra musika klasikoa ikasleengana gerturatzen saiatu zen. Unibertsitateko Psikologia eta Pedagogia departamentuko irakasle Marcos Andrés Vierge musika irakasleak zuzentzen du ikastaro irekia.