Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarriarrarekin batera Batasuna, EHAK eta ANVko 43 kide auzipetu ditu Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Baltasar Garzonek auzipetu guztiei "ETAko kide" izatea egotzi die. Epaileak kaleratu zuen autoan dio, Batasunako Mahai Nazionalak EAE-ANV eta EHAK alderdi politikoak "erabili" dituela, "ETAk diseinatutako delituzko ekintzarekin jarraitzeko". Alderdi horiek instituzioetan zeudela "baliatuta", Batasunak "erakunde terroristaren sare politikoa mantentzeko" baliabide ekonomikoak lortzen zituela argudiatu du epaileak.Bestalde, Garzonek dio, Batasunak "uko egin" diola "alderdi politiko legal moduan jarduteari" eta "EKINen eta KASen ardura ziren betebeharrak bere gain hartu" dituela azpimarratu du. "ETAren eta, beraz, Euskal Nazioaren Askapenerako Mugimenduaren erreferente politikoa bihurtu da Batasuna". Epaileak autoan jaso duenez, Batasunak "de facto" EHAKren eta EAE-ANVren "kontrola hartu" du.Auzipetutako 44 pertsonak 2007ko lastailaren 5ean, Seguran, eta ondorengo hilabeteetan atxilotuak izan ziren. Juan Kruz Aldasoro Jauregi gaur egun Valladolideko espetxean dago. Espainiako poliziak Seguran atxilotu zuenetik Soto del Real, Valdemoro, Villabona eta Valladolideko espetxeetan izan da. Apirilaren 13a eta 20a bitartean Garzonek berak auziaren berri emanen dio.