Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 30ean argitaratu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialak arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzearen gaineko Altsasuko Udalaren ordenantza. Altsasuko Udalak bando bidez jakinarazi du aipatu ordenantza indarrean dela eta potentzialki arriskutsuak diren animali horiek jabeek edo animali horiek dituztenek bete behar batzuk dituztela, besteak beste lizentzia bat eskuratzea eta udal erregistroan izena ematea. Animali horien jabeek ordenantzan jasotako baldintza guztiak betetzeko hiru hileko epea dute, ekainaren 30era arte hain zuzen.