Trokolo dantza taldeak Gota a gota antzerkia berreskuratu du, orain 10 urte arrakasta itzela lortu zuen lana. Orduko antzerki zaleen onespen eta txaloak jaso zituen lana eraberritu, jantzi eta euskaratuta, Tantaz tanta antzerkia taula gainean dago berriz ere, haur eta helduen gozamenerako. Chan da antzerkiko protagonista, hodeietatik lurrera bidaiatzea erabakitzen duen tanta ausarta. Bere bidaian lagun asko eginen ditu euri tantak, baina zenbait oztoporekin ere topo eginen du. Historia xamurrak dantza, malabare eta akrobaziak ere baditu. Une atsegina pasarazteaz gain, gizakiaren eta uraren arteko erlazio berria aldarrikatzen du antzerkiak. Bihar, arratsaldeko 19:30ean dugu hura ikusteko aukera, Etxarri Aranazko kultur etxean.