Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) salatu du Mercedes Gallizo Espetxe Erakundeetako zuzendariak ukatu egin duela Hodei Ijurko bakartuta daukatela. Ijurko bakartuta ez dagoela dio Gallizok, eta "jarritako zigorren ondorioz, erregimen itxia" jarri diotela azaldu du. AAMk dioenez, lehen Curtisen eta orain Soto del Realen, "Ijurko bakartuta dago". Errepresioaren aurkako erakundearendako "Hodeiren egoera justifikatzera behartuta ikusi du bere burua. Horrek frogatzen du egindako herri presioak bere fruituak eman dituela". AAMk jakinarazi duenez, milatik gora eskutitza bidali dituzte Curtisgo espetxera presoaren "isolamendu egoera salatzeko".