Aitor Zubieta, lesionatuta

Guaixe 2009ko apirilaren 29a

Aitor Zubieta pilotari etxarriarrak zuntz haustura egin du eskuin hankako soleo giharrean. Etxarriko atzelariak entrenatzen lasterka ari zela hartu zuen min, aurreko astean, eta herenegun egin zioten erresonantzia magnetikoa. "Eskuetan arazoak izan nituen eta haiek onera egin zutenean hankan mina hartu nuen" adierazi du etxarriarrak. Ordutik jokatu gabe dago, eta astelehenean atzera ere erresonantzia eginen diote, lesioaren garapena ikusteko. Hurrengo astean frontoietara itzultzea nahiko luke Zubietak, baina ikusi behar hobera egin duen. Pilota emaitzak. Atzo Errioxako Abelda de Ireguan jokatutako partidan, Ismael Chafee eta Izak 15-22 galdu zuten Saralegiren eta Oteizaren kontra.