Gazte Gauak bueltan dira

Guaixe 2009ko maiatzaren 7a

12 urtetik gorako Etxarri Aranazko eta inguruko herrietako gazteei zuzendutako Gazte Gauak programa larunbatean, berriro ere, martxan jarriko da. Aipatu gazteendako larunbat gauetarako aisialdi eskaintza da programaren oinarria. Aurreko bi urteetan bezala, aurten ere hainbat larunbatetara zabalduko da Gazte Gauen eskaintza. Aurrenekoa larunbat honetan. Hasteko, gazteek jolasekin eta bideo-jokoekin gozatu ederra hartzeko aukera izanen dute. Izan ere, Euskal Herriari pilotalekuan 20:30 eta 24:00ak bitartean ederki pasatzeko aukera izanen dute. Ondoren, beste bost saio etorriko dira. ZergatiaEtxarri Aranazko Udaleko Kultura Sailak eta Eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio programako arduradunek antolatu dute programa. Gazteek baino hobeki inork ez daki zer duten gustuko gazteek eurek. Horregatik, haiekin harremanetan jarri dira, "programari jarraipena eman eta gazteek euren ekarpenak, iritziak eta iradokizunak egiteko". "Gazteek kulturarekiko eta kirolarekiko duten eskubidea eta bizi kalitatea hobetzeko helburuz" sustatu da programa, "beste aisialdi mota bat bultzatu nahirik".  Horregatik eskaintzaren izaera "jostalaria, parte-hartzailea eta harremanetan oinarritutakoa da".