Izen bat gehiago Sartagudako horman

Guaixe 2009ko maiatzaren 6a

Nafarroako Fusilatu, Eraildako eta Desagertuen Senitartekoen elkarteak eta Alargunen Herria elkarteak larunbaterako ekitaldia antolatu dute Sartagudan. Memoriaren Parkearen mustutzearen urteurrena ospatuko dute. Parke horretako elementu nagusia da Nafarroan eraildako 3.420 pertsonaren izena jasotzen duen horma. Larunbatean zerrenda horri gehituko zaizkio orain arte inon erregistratuta ez zeuden beste 24 pertsonen izenak. EtxarriarraIaz, Navarra 1936. De la esperanza al terror liburuaren 9. edizioaren aurkezpenean jakinarazi zen gerrakoan sakandar bat gehiago fusilatu zutela. Cirilo Ollo Jimenez zuen izena. Etxarriarra sortzez, Guardia Zibila izan zen Bilbon. 52 urte zituela fusilatu zuten, 1937ko azaroaren 5ean, Santanderren. Fusilamendu horren berri Martutene espetxeko artxiboetan jaso dute.