Gazte eta aske astea, bihartik aurrera

Guaixe 2009ko maiatzaren 8a

Etxarriar gazte talde batek bihar hasi eta heldu den ostirala bitarteko egitaraua prestatu du, eta Gazte eta aske izena eman dioten asteari. Jakinarazi digutenez, datozen 7 egunetan "gazteen arazoak aztertuko" dira. Tailer, bideo-emanaldi, kontzertu, hitzaldi edota erakusketen bidez "gazte borroken aniztasuna irudikatuko dugu, herriko gazteak borrokara lotzeko asmotan"."Borroka" horien artean parekidetasuna, ekologia, sozialismoa edota hizkuntza moduko gaiak landuko dituzte. Horretarako, Etxarriko Gazte Asanbladaren, Bilgune Feministaren, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren, Euskal Herrian Euskarazen, LABen eta beste eragile batzuen laguntza izanen dute. Astearen antolaketan egon diren gazteek esan digute "gaztetasuna eta askatasuna eskutik datozen kontzeptuak" direla. Baina jarreratik haratago jotzeko deia egin dute, haien esanetan "gazteok, gazte garen heinean, gizartea aldatzeko betebeharra daukagu, edo ahalegina egitekoa, behintzat". Aldi berean, "aste honetan zein eguneroko borroka ezberdinetan parte hartzeko" gonbitea luzatu zuten.EgitarauaMaiatzak 9, larunbata. AHT-ren aurkako eguna11:00etan    AHT tailerra.14:00etan    Herri bazkaria16:00etan    AHT-ren kontrako Iruñeko manifestaziora.Arratsaldean zehar, erakusketa.23:00etan    Kontzertua: Khous, Ekon eta DJ BullMaiatzak 10, igandeaMaiatzaren 21eko greba orokorrari buruzko informazioa banatzea.Maiatzak 11, astelehena. Lan baldintzakErakusketa plazan.Maiatzak 12, asteartea, Gaztetxeak eta etxebizitza. Gazte ikuspuntu eta alternatiba ezberdinen erakusketa.Maiatzak 13, asteazkena. Errepresioaren aurkako eguna.Erakusketa plazan egun osoan zehar. 19:30ean     AAMren urtekariaren aurkezpena. Maiatzak 14, osteguna. Berdintasunaren aldeko eguna. Erakusketa plazan egun osoan zehar. 19:00etan     Hitzaldi tailerra.