Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Negu ilunaren ondoren sakandarrek gogotsu hartzen dugu udaberriko epeltasuna. Eguzkiaren lehen izpiak agertu ahala jendez betetzen dira herritako plazak. Nabarmena izaten da hori Etxarri Aranatzen, are gehiago maiatza erdialdetik aurrera, plazako musika emanaldiak hasten direnean.Igandean iritsiko da Etxarriko plazara udaberri kulturala, Askalas musika taldearekin. Nafarroako eta Lapurdiko lau musikariz osaturiko taldeak euskal kanta ezagunak ekarriko ditu. Lakuntzako Edor Zubildia akordeoilari bikainak, arrabita eta gitarraren doinuak eta ahots paregabea izanen ditu lagun. 19:30ean hasi eta iluntzera arte, girro ederra ziurtatua dago herriko plazan. Hau hasiera baino ez da izanen. Ekainaren 7ra arte, igandero-igandero, zer entzun egonen da Etxarriko kioskoan.