Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Preferente mailako igoera fasean itzuliko partidak jokatzen ari dira. Barañainen jokatu zuen Etxarri Aranatzek, Lagunak taldearen kontra. Eta Iruñerrikoak nagusitu ziren partida guztian barna, 7-0 hartu baitzuten menpean Etxarri. Etxarrikoek kiroltasunez hartu zuten porrota eta joera hori ere txalotzekoa da. Igoera faseko lehen multzoan Lagunak taldeak 9 puntu ditu, Etxarri Aranatzek 6, Cabanillasek hiru eta Carcarrek ez du punturik. Cabanillas taldea hartuko du Etxarrik larunbat arratsaldean San Donato futbol zelaian. Etxarrirendako oso garrantzitsua da puntuak pilatzea, eta ea lortzen duen.