Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Merezitako garaipena lortu zuen Etxarri Aranatzek larunbatean etxean, Cabanillas taldearen kontra. Hasieratik dena ematera atera ziren etxarriarrak, gol aukera ugari sortuz. Horietako batean, 33. minutuan, aurreratzea lortu zuen Etxarrik, Goñik sartutako golari esker. 39. minutuan heldu zen bigarren gola, Morenok sartutakoa. Bigarren zatian Cabanillas Etxarri estutzen saiatu zen baina Etxarrik aukera gehiago izan zituen. Bukaera aldera, 87. minutuan Cabanillaseko Irantzuk gola sartu zuen baina emaitza ez zen gehiago mugitu eta 2-1 irabazi zuen Etxarrik. Igoera faseko lehen multzoak Lagunakek 15 puntu ditu, Cabanillasek 9 eta Etxarrik 6. Carcarrek ez du punturik biltzea lortu. Asteburuan azken jardunaldia jokatuko da. Carcarren jokatuko du Etxarrik larunbatean, orain arte igoera fasean partidarik irabazi ez duen Carcar taldearen kontra. Ea irabazi eta puntuak biltzea lortzen duten etxarriarrek.