Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, 19:00etan, Etxarri Aranatzen manifestazioa eginen da Hodei Ijurko 16 urte. Zigor neurrigaberik ez lelopean. Etxarri Aranazko Udalak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitu dute manifestazioa eta herriko hainbat elkarte eta eragileren babesa du. Jakina denez, 16 urteko espetxe zigorra jaso du Ijurkok foruzainen kontrako erasoa leporatu baitiote. Manifestazioaren deitzaileek Ijurkori gazteari ezarri dioten kartzela zigor "neurrigabea" salatuko da. Bestalde, "ezarritako zigor horrekin, errepresioari dagokionez, Foruzaingoa beste polizia gorputzen parekoa dela ulertarazi nahi dute, eta horregatik Nafarroako Gobernua ere" salatuko dute.