Sendabelarren topaketa arrakastatsua

Guaixe 2009ko maiatzaren 26a

Etxarri Aranazko Larrañeta elkartea leporaino bete zen joan zen larunbatean. Gizon, emakume, gazte nahiz heldu, 100 bat lagun bildu ziren elkartean, etxarriarrak eta oiartzuarrak gehienak. Guztiek ere sendabelarrak izan zituzten hizpide. Esperientziak trukatu eta zalantzak argitzeko aukera paregabea izan zen. Lehenago, sendabelarren zenbait ikastaro antolatu dituzte Etxarri Aranatzen, baina hau izan dute lehen topaketa. "Esperientzia aberasgarria izan da" ziurtatu digute bertan bildutakoek. Horregatik, ez da larunbatekoarekin amaituko trukaketa: Oiartzunera joan eta sendabelarren baratza bat ezagutzeko asmoa dute. Aurrerago zehaztuko dute data.