Kubatar musika

Guaixe 2009ko maiatzaren 29a

Sonora sonera taldeak kubatar doinuak ekarriko ditu igandean, Etxarri Aranazko plazara. 19:30etik aurrera martxan jarriko dituzte haien ahots, gitarra, piano, haize instrumentu eta perkusioak, etxarriarren aldakak mugimenduan jartzeko helburuarekin. Iruñeko zazpikoteak Jarauta 69 txarangan du jatorria. Musika latindarrak erakarrita, talde horretako kide batzuk errepertorioan abesti berriak sartzen joan ziren. Kubako musikari eta taldeen abesti zaharrak errekuperatu eta, Karibeko islako taldeek bezala, pianoa, tronboiak eta perkusio tresnak sartu zituzten taldean. Horrela sortu zen Sonora sonera taldea 2006an.