Manifestazioa atzeratuta

Guaixe 2009ko maiatzaren 25a

Etxarri Aranazko Udalak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak igande arratsalderako deitu zuten manifestazioa atzeratu egin da eta garagarrilaren 14an eginen da. Manifestazio horren bidez gazteari ezarri dioten kartzela zigor "neurrigabea" salatu nahi zen. Antza, baimena lortzeko arazoak izan dira mobilizazioa atzeratu dutenak. Hala azaldu zuten deialdia egin zutenek bildutakoen aurrean. Bilkura laburra desegin aurretik Hodei Ijurko Irozek eskerrak emanez idatzitako gutuna ere irakurri zen. Guardia Civilaren hainbat patrol zeuden herrian.