Igoera fasea. 6. jardunaldia: Carcar 3 - Etxarri 3

Guaixe 2009ko maiatzaren 25a

Etxarrik puntu bat lortu zuen igoera faseko azken jardunaldian Carcarren kontra jokatutako lehian. Etxarriarrak izan ziren markagailuan aurreratu zirenak, 6. eta 10. minutuetan Mikelek eta Morenok sartutako golei esker. Baina 24. minutuan Carcarreko Iturriagak, penaltiz, eta 35.ean Diegok, berdintzea lortu zuten. Carcarrekoak 3 eta 2 aurreratu ziren 42. minutuan, baina partida bukatzear zegoela hiruna berdintzea lortu zuen Etxarriko Mikelek, falta jaurtiketa bikain batean. Hortaz, puntu banaketa Carcarren. Igoera faseko lehen multzoan Lagunak taldea izan da garaile, 16 punturekin, Cabanillas bigarrena, 10 punturekin, Etxarri hirugarrena, 7 punturekin eta Carcar azkena, puntu bakarrarekin. Igoera fasea despedituta, Cabanillasek eta Lodosak lortu dute Preferente mailara igotzea. Cabanillas bigarren sailkatu da, baina Lagunak taldea ezin denez igo, Hirugarren mailako Lagunak taldea Preferentera jaitsi delako, Cabanillasek egin du gora. Tamalez, etxarriarrek ez dute aukera hori probestu eta Preferente mailako atarian gelditu dira. Hurrengo denboraldian Erregionalean jarraituko dute.