Etxarri festak iragartzeko kartelaren bila

Guaixe 2009ko maiatzaren 26a

Gero eta gertuago dugu uda eta, horrekin batera, hurbiltzen ari dira herritako festak. Hori dela eta, festak iragarriko dituen kartelen bila hasi dira Sakanako zenbait herri. Etxarri Aranazko Udalak aste honetan ireki du lehiaketara aurkezteko epea. Bi kategoria bereiztu ditu udalak: 16 urtetik beherakoena eta 16tik gorakoena. Hurrenez hurren, 100 euro eta 300 euroko saria jasoko dute irabazleek, kirol edo eskolako materialean lehen kategorian eta dirutan bigarrenean. OinarriakKartelak zerikusia izanen du Etxarri Aranazko festekin. Beti ere, lanak orijinalak eta argitaratu gabeak izango dira. Lehiaketara aurkezten diren lanek A2 neurria (42 x 60 cm) izanen dute derrigorrez, eta honako testua izanen dute: "Etxarri Aranatz Festak 09". Teknika librea da. Kartelari izenburua jarri behar zaio atzeko aldean, baina sinadurarik ez. Gutun azal handi batean sartuko da lana eta, harekin batera, aparteko gutun azal itxi batean, egilearen datuak sartuko dira (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data eta NAN zenbakia). Lanak Etxarri Aranazko udaletxean, erregistroan aurkeztu behar dira, ekainaren 19ko 14:00ak baino lehen. Etxarri Aranazko Kultura Kontseiluak izendatuko du epaimahaia. Haren erabakia apelaezina izanen da. Saritutako lanak udalaren jabego izatera pasako dira. Saririk jaso ez duenak, hilabeteko epea izango dute lana berreskuratzeko.