Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren erdialdetik hona, jai giroa nagusitu da igande arratsaldetan Etxarri Aranatzen. Gustu guztietarako emanaldiak eskaintzen dira Musika plazan zikloaren barruan: euskal musika eta kubatar musika izan ditugu orain arte. Igandean, 19:30ean, Ziekoko gaiteroak eta lagunek hartuko dute txanda.Ibilbide luzea dute Ziekoko gaiteroek. Herriko dantza taldearekin hasi zuten bidea 1977an, baina laster haien kabuz hasi ziren jotzen, festarik festa. Gaur egun hiru kidek osatzen dute taldea, Juan Carlos Gomezek, Jauntxu Gomezek eta Jose Luis Gallegok. Hiru disko grabatu dituzte elkarrekin. Taldea osatzeko helburuarekin, instrumentu berriak gehitu dituzte azken urteetan. Tuba, tronboi, bara-tronboia eta perkusioa. Gaita eta metalezko instrumentuen arteko uztartze berezi horren fruitua da Ziekoko gaiteroak eta Lagunak taldea. Datorren astean amaituko da zikloaMusika plazan zikloa asteburu honetan amaitzekoa zen. Baina eguraldi txarrak bertan behera utzi zuen maiatzaren 24ko emanaldia. Udalak ekainaren 14ra atzeratu zuen Wood & Brass taldearen kontzertua. Beraz, metalezko instrumentuez gozatzeko parada izanen dugu datorren astean.