Pilota emaitzak

Guaixe 2009ko ekainaren 3a

Atzo Bergaran jokatutako jaialdiko partida nagusian, Gonzalez eta Laskurainek 22 eta 13 irabazi zieten Xalari eta Aitor Zubietari. Aipatzekoa da Xalak mina hartu zuela 11 eta 6 tantoa jokatzen ari zirenean. Errebotera zihoan pilotakada bat erantzutera, irristatu egin zen eta kolpea eman zuten errebotearen paretarekin, buruan zauria eginez. Hala ere partida bukatzeko gai izan zen lekuindarra. Usurbilen, Lizaso eta Pebetek 22 eta 21 irabazi zieten Alegriari eta Iriarteri, justu-justu, eta emaitza bera ere izan zen beste partida batean, Moran eta Galarragak 22 eta 21 irabazi baitzieten Santxori eta Lopetegiri.