Hasi dira Konzezio ermita berritzeko lanak

Guaixe 2009ko ekainaren 1a

Iazko urte bukaeran aurre lan batzuk egin baziren, maiatza erdialdean hasi ziren Konzezio ermita zaharberritzeko lanak. Comal enpresa da lanak egiten ari dena. Halakoetan eskarmentua duen eraikuntza enpresa da, berak zaharberritu baitzuen, esaterako, Uharteko Zamartzeko ermita.  Konzezio ermitako paretak zabaltzen ari dira. Horrek ganga edo bobedak zabaltzea ekarri du eta arkuak erortzeko arriskua ere badago. Eraikinaren egitura konpontzeko, besteak beste honako lanak eginen dira: paretak sendotu, gangak eta barruko arkuak saneatu eta teilatua eta estalpea berritu. Maiatzaz geroztik, langileak, lehenengo eta behin, ermita barruan zutoinekin bi arku eta bobedak ziurtatu dituzte. Hori egin eta gero, teilatutik hasi dituzte lanak. LaguntzakLanek aurrekontu handia dute eta Konzezio Baselizaren Lagunak laguntza jasotzeko herriko bi kutxetan eta bankuan kontu korronte bana zabaldu du: Nafarroako Kutxan (2045 0162 01 9149848118), Euskadiko Kutxan (3035 0116 97 1161033281) eta Banco de Vasconian (0095 4643 61 0700138144). Horrekin batera, Nafarroako Kutxaren 13.391. laguntza proiektuaren bidez egitasmo horretarako ere dirua bideratu daiteke.