Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Danbolintxuloko igerileku sasoia larunbatean zabalduko da. Udal igerilekua erabili nahi dutenek sasoiko txartelak kanpineko harreran eskuratu ditzakete. Han bertan ordaindu daiteke, bestela herriko kutxen bidez ere badago ordainketa egiteko aukera. Igerilekuak larunbatean zabalduko badira ere, Etxarri Aranazko Udalak bando bidez jakinarazi du heldu den asteartean, 14:00etatik 18:30era bitartean, igerilekuak itxita egonen direla proba tekniko batzuk egin behar direlako. Aldi berean, udalak jakinaraziko aurki azalduko duela igeriketa eta aquaerobik ikastaroak noiz hasiko diren; eta, azkenik, igerilekuan ibiltzeko txanoa ezinbestekoa dela gogorarazi du. Babes ofizialeko etxeak Etxarri Aranazko Udalak aurreko ostiralean egindako bilkuran herrian egiten ari diren babes ofizialeko 22 etxebizitzetako bat lortzeko hautagaien zerrenda onartu zuen. 29 etxarriarrek eman zuten izena eta haietako lauren eskaerak baztertu zituen udalak hainbat arrazoirengatik. Gainontzeko 25en eskaerak onartu zituen. Bilkura berean, Etxarri Aranazko Udalak adostu zuen hirigintza planean aldaketa egitea eta Utzubar-txiki ingurua dotaziotarako bideratzea, zehazki kirol eta hezkuntza gunea sortzeko. Bestalde, udalak baiezkoa eman zion Mankomunitatearen eta Cederna-Garalurren artean sinatu behar den hitzarmenari.