Wood & Brass-ek itxiko du plazako musika zikloa

Guaixe 2009ko ekainaren 12a

Maiatzako ekaitzek astebetez luzatu dute Etxarri Aranazko plazako musika zikloa. Joan zen astean amaitzekoa bazen ere, ekaitzak maiatzaren 24an bertan behera utzi zuen kontzertua igande honetara atzeratu zuten. Goi mailako taldeak itxiko du musika zikloa: Wood & Brass orkestrak. 20:00etik aurrera, metalezko haize-instrumentuak izanen dira protagonistak herriko plazan. Taldeko 11 musikariek txiki utziko dute herriko kioskoa. Perkusio tresnen erritmoari, saxofoi, tronpeta, bonbardino, tronboi eta tubek jarriko die arima. Errepertorio zabalarekin etorriko dira musikari handiak: big band, jazz-a, rock sinfonikoa, mejikanak, jotaren bat, etab.