Danbolintxulon egindako lanetara bisita

Guaixe 2009ko ekainaren 11

Turismo Departamentuko Fermin Villanueva kontseilaria gaurkoan Etxarri Aranatzen izan da, azken bi urteetan Danbolintxulon dauden igerilekuetan eta kanpinean egindako lanak ezagutzeko. Harekin batera Etxarri Aranazko alkate Maider Goñi, Pello Elvira eta Arantxa Artieda zinegotziak eta ibarreko hainbat udaletako ordezkariak izan dira. Bisitan, Etxarri Aranazko kanpineko kudeatzaile Floren Vicente Imazek lanen inguruko azalpenak eman dizkie bisitariei. Etxarri Aranazko Udalak 2007ko udazkenean eta neguan egin ziren lanetarako 650.000 euro inguru bideratu zituen. Kanpina kudeatzen duen Floren Vicente Imazek lan guztiak aurrera eramateko 560.000 euroko inbertsioa egin du azken bi urteetan. Egindako inbertsioarekin, 2010ean bukatzen zitzaion kontzesioa 2018ra arte luzatu da. Etxarriko kanpineko kudeatzaileak esan digunez, "krisi urte honetan uda nola pasatzen dugun ikusi beharko dugu lehenik. Gero turismo araudi berria zehatz aztertuko dugu aurrera begira ezer interesgarri dagoen jakiteko". Oraingoz, krisia nabaritu da bungalowen alokairuan, "egun %70 inguru erreserbatua dugu, beste urte batzuetan, garai honetarako %85-90 artean zegoen". Egindako lanakIgerilekuan: - Ia 3 metroko sakonera zuen igerileku handiaren sakonera 1,6ra txikitu da- Igerilekuaren inguru guztian ura jasoko duen gainezkabidea jarri da, ura filtratzeko.- Ura arazteko punpatze sistema berria jarri da. - Igerileku txikia guztiz berritu da, legedira egokituz. Kanpineko eraikin nagusian.- Eraikina 60 metro karratu handitu da. Behean harrera eta denda egin dira. - Eraikinaren goiko espazioaren birbanaketa egin da: sukaldea eta taberna handitu dira eta jatetxeko jangelaren espazioa berregituratu dute, 70 lagunendako tokia izateko. Tresneria guztia berritu dute. - Igerilekuko aldagelak goitik behera berritu dira araudira eta gabeziaren bat dutenei egokitzeko. Igogailua eskaileren ondoan dago, eraikinaren eskuin aldean.- Mugikortasun mugatua dutenendako, taberna-jatetxera igotzeko igogailua jarri da eta zenbait arranpa egin dira. Beste lanak- Bungalow eta mobil-home-etarako partzela berriak egin dituzte - Igerileku ondoan kirol pista bat egin da.- Kanpineko bideak asfaltatu dira.- Haurrendako jolas parkea.- Haurrak egoteko aretoa prestatzen ari dira eraikin nagusiaren ondoan.- Argindar etenak eragozteko multzo elektrogenoa jarri da.Datuak550 lagunendako tokia. 100 toki kanpin-dendetarako12 bungalow eta mobil-homeBezero nagusiak Hego Euskal HerrikoakUda partean Katalunia, Holanda, Frantzia...