Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hodei Ijurko 16 urte. Zigor neurrigaberik ez lelopean igandean, 19:00etan, Etxarri Aranatzen manifestazioa eginen da. Etxarri Aranazko Udalak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitu dute manifestazioa eta herriko hainbat elkarte eta eragileren babesa du.Jakina denez, 16 urteko espetxe zigorra jaso du Ijurkok foruzainen kontrako erasoa leporatu baitiote. Manifestazioan, gazteari ezarri dioten kartzela zigor "neurrigabea" salatuko da. Manifestazioarekin ere Hodeiri eta bere familiari elkartasuna adierazi nahi diete deitzaileek. Horrekin batera, presoa isolamendu modulutik atera dezaten exijituko da.