Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroa Oinezek argitaratutako Beriainen itzalean liburuan ageri dira. Euskal Herriko idazle ospetsuek jarri dute hitzaHilaren hasieran egitasmo berria aurkeztu zuen Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak: Beriainen itzalean liburu ederra. Sakanako 14 herri dira liburuko protagonistak, Andra Mari ikastola osatzen duten herriak, hain zuzen ere: Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Lizarraga, Unanu, Dorrao, Lizarragabengoa, Arbizu, Lakuntza, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Ihabar eta Hiriberri. "Liburu hau Sakanako bailarari eta Andra Mari ikastola osatzen duten herriei eskaini nahi izan diegun eskertze kanta bat da" azaltzen du hitzaurrean Andra Mari ikastolako zuzendari Muxi Mariñelarenak. Irudien bidez Dora Salazarrek jarri dio "musika" kantu eder honi, eta Euskal Herriko idazle ezagunek jarri diote hitza. Guztien artean, 112 orritako liburu dotorea osatu dute. 20 eurotan salgai dago Nafarroa Oinez dendan. 32 irudiDora Salazarrek Sakanako 14 herri horiek irudikatu ditu 28 laminatan. Herrien ikuspegi orokorra aukeratu du batzuetan, gehiago gerturatu nahi izan du beste batzuetan, eta herriko txoko edo detailetxoak hautatu ditu bestetan. Juantxo Egañak egindako argazkiak bere irudietan uztartuta, herrien ikuspegi berezia eman du Dora Salazarrek. Sakana osoko ikuspegia duten 4 lamina panoramikok osatzen dute liburua. 32 lamina dira denera.TestuaLamina horiei hitza jarri diete Euskal Herriko zenbait idazle ospetsuk: Castillo Suarez eta Juanjo Olasagarre sakandarrek, Arbizun bizi den Jon Arretxek, Pako Aristik, Toti Martinez de Lezeak, Itxaro Bordak eta Kirmen Uribek. Euskara eta txikien handitasuna dira idazki gehienetan nabarmentzen diren gaiak. Aurtengo Nafarroa Oinezen leloa gogora ekarriz, zera dio Pako Aristik: "txikiak handi bihurtzen dira maiz, handitasunak ez daukalako neurriarekin zerikusirik". Kirmen Uriberen hitzetan, "liburua horixe da: kartoizko kutxa bat barruan zerbait bizia duena". Margolari nahiz idazleen artean, horixe lortu dute: bizia duen liburua.