Ijurkori jarritako zigorraren kontra

Guaixe 2009ko ekainaren 18a

Igandean ehunka pertsonek manifestazioa egin zuten Etxarri Aranatzen. "Hodei Ijurko 16 urte. Zigor neurrigaberik ez!" lelo zuen manifestazioa Etxarri Aranazko Udalak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitu zuten, herriko hainbat elkarte eta eragileren babesarekin.Jakina denez, 16 urteko espetxe zigorra jaso du Ijurkok, foruzainen kontrako erasoa leporatu baitiote. Manifestazioan gazteari ezarri dioten kartzela zigor "neurrigabea" salatu zen. Bestalde, "ezarritako zigor horrekin, errepresioari dagokionez, Foruzaingoa beste polizia gorputzen parekoa dela ulertarazi nahi dute, eta horregatik Nafarroako Gobernua ere" salatuko dute.