Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko eta inguruko herrietako gazteei larunbat gauetarako aisialdi eskaintza egin asmoz sortu zen Gazte Gauak programa. Bere egiteko horretan, biharko saio berri bat iragarri da: Gazte Kirol Gaua. Euskal Herriari pilotalekutik pasatzen diren gazteak adibidez arku jaurtiketa edo eskalada praktikatzeko aukera izanen dute. Horretaz gain, bota bizietan ibiltzeko aukera ere izanen dute gaztetxoek. 12 urtetik gorako Etxarri Aranazko eta inguruko herrietako gazteei zuzendutakoa da Gazte Gauak programa. Biharko saioa 20:30ean hasiko da. Biltzen diren gaztetxoak 24:00ak bitartean ederki pasatzeko aukera izanen dute. Etxarri Aranazko Udaleko Kultura Sailak eta Eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio programak beste lau saio ere iragarri dituzte.