Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, larunbatean, Nafarroako II. Mailako Aizkolari Txapelketako kanporaketa hartuko du Doneztebeko Bear-Zana plazak, 17:00etatik aurrera. 13 aizkolari ariko dira: Luis Mari Belarra (Doneztebe), Juan Telletxea (Doneztebe), Jesus Etxeberria (Beintza Labaien), Xabier Ariztegi (Etxalar), Xabier Mindegia (Beintza Labaien), Sergio Mandazen (Garralda), Arkaitz Olano (Leitza), Jon Telletxea (Beintza Labaien), Daniel Vicente (Otsagi), Jon Rekondo (Leitza), Oihan Larretxea (Bera), Patxi Mindegia (Zubieta) eta Juan Jose Erdozia etxarriarra. David Amillano altsasuarra aritzekoa zen, baina lesionatuta dagoenez uko egin dio txapelketari. Aizkolari guztiek bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat moztu beharko dituzte, eta lana azkarren egiten duten bost aizkolariek uztailaren 26an Elizondon jokatuko den finalerako txartela lortuko dute. Hori da, hain zuzen, Juanjo Erdoziaren nahia, finalerako sailkatzea. Ea lortzen duen. Bestetik, azken bi sailkatuek printzipioz maila galduko dute, eta David Amillanorekin jaitsiera kanporaketa jokatzea eska dezakete.