Barandallak jasotako "presioak" salatu ditu EPPK-k

Guaixe 2009ko uztailaren 9a

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) asteburuan zabaldutako agiri baten bidez jakinarazi du "agintari espainolek" Bautista Barandalla "presiopean izan" dutela espetxe arindua jarri aurretik. Kolektiboak dioenez, "azken unera arte hor ibili dira, lagunak damutasuna sina zezan saiatzen, hau eta hori eskaintzen, azken finean umiliazioa sinarazi asmotan". Aldi berean, EPPK-k salatu du etxarriarra aske utzi aurretik "zigorra beste 10 urtez luzatu" diotela Espainiako Auzitegi Gorenaren doktrina aplikatuz. Kolektiboarendako etxarriarrari onartu zaion espetxe arindu egoeran jarri dizkioten "baldintza zorrotzak osasun zaintza egokia eramateko kontraesana dira". Kolektiboaren arabera, "agintari espainolek" politikoki baliatzen dituzte gaixotasun larria duten presoak.