Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elizondok Nafarroako Hirugarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala hartu zuen atzo. Uztailaren 9ko kanporaketan sailkatutako lehen bost aizkolariak aritu ziren: Ruben Saralegi (Iruñea), Asier Pellejero (Leitza), Raul Castro (Urrotz), Julen Kañamares (Berriozar) eta Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz). Jendetza bildu zen Elizondon proba jarraitzera, eta aizkolari bakoitzak bi kana erdiko eta bi 45 ontzako erdibitu behar izan zituen. Saralegi gaztea zen irabazteko faborito, baina azkenean Kañamares III.ak jantzi zuen txapela (7:53), Saralegiri minutu erditik gorako aldea atereaz (8:36). Lan bikaina egin zuen Berriozarkoak, eta bi minututik gorako aldea kendu zion hirugarren sailkatu zen Pellejerori (9:04). Castro izan zen laugarrena (10:35) eta Beltza bosgarrena (12:08). Etxarriarra ahalegindu zen, baina txapelak oso garesti daude. Lehen bi sailkatutakoak, Kañamares eta Saralegi, bigarren mailara igo dira.