Nazabal, Larretxea eta Lopez Urrezko Aizkoraren lehian

Guaixe 2009ko uztailaren 31

Gaur, ostiralean, San Ignazio egunean, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako bosgarren saioa jokatuko da Zarautzen, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Munoa plazan. Floren Nazabal, Donato Larretxea eta Juan Lopez Azpilikueta ariko dira lehian. Bost lanBost lan egin beharko dituzte: 45 ontzakoa zenbat kolpetan moztu; 45 ontzakoa erlojuaren kontra moztu; 45 ontzako bi enbor moztu, bata zutik eta bestea etzanda; 60 ontzakoa moztu; eta lan luzea, 60 ontzako bi enbor eta bi kana erdiko moztu. Etxarri Aranazkoa da faborito nagusia, baina Larretxea arerio gogorra da eta Lopezek ere lan handia egingo du. Hortaz, ikusi behar zer ematen duen bosgarren jardunaldi honek. Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako sailkapenari dagokionez, Arrospidek lau jardunaldi jokatu ditu eta 8 puntu dauzka; Nazabalek bi jardunaldi jokatu ditu eta sei puntu dauzka; Larretxeak 5 puntu pilatu ditu jokatu dituen bi jardunaldietan; Lopez bi jardunalditan aritu da eta hiru puntu ditu; eta Arriak jokatutako bi jardunaldietan bi puntu eskuratu ditu.