Ezkaban hildakoen omenez, Berriobeitin

Guaixe 2010eko urtarrilaren 22a

Espainiako Gerra Zibilean Ezkabako espetxean hildako asko Iruñerriko hilerrietan lur emanda daude. Txinparta elkartea ari da haien memoria bizirik mantendu nahian. Eta asteburuan, helburu horrekin, bi ekitaldi antolatu dituzte Ezkabako presoei omenaldia egin asmoz. Biak ere Berriobeitin. Bihar, 19:30ean, Ezkabari buruzko hitzaldia eskainiko du Koldo Plak Apezetxea elkartean. Igandean, berriz, 12:00etan Berriobeitiko kanpo santuan plaka bat agerian utziko dute. Ezkaban hil eta hilerri hartan lur emandako 13en izenak jasoko dira plakan. Ekitaldia eta gero, bazkaria izanen da. EtxarriarraVicente Huarte Mercero 1941eko apirilaren 21ean hil zen Ezkabako presondegian.