Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udazkeneko haize nahasia bazterrak astintzen hasi da dagoeneko. Zuhaitzetako hostoekin batera, argazki erakusketak, proiekzioak, musika eta dantza ekarriko ditu Etxarri Aranatzera. Horiek dira 2009ko kultur astearen osagai nagusiak. Irailaren 15etik 20ra, egitarau aberatsa antolatu du Etxarri Aranazko Udalak. Biodibertsitatea eta landa eszenak argazki erakusketak irekiko du kultur astea. Irailaren 15etik 20ra, 18:30etik 20:30era, herriko kultur etxean ikusgai egonen da Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren erakusketa. Bertatik pasatzen direnak, herrialdeko produktu ekologikoen saskiaren zozketan sartuko dira. Natura maite dutenek beste eskaintza erakargarri bat dute irailaren 18an eta 19an: Jesus Ubedaren 4 argazki muntaia proiektatuko dituzte. Natura, paisaia eta inauterietako argazkiak hartu ditu Altsasuko semeak. Musika da kultur asteko beste protagonistetako bat. Irailaren 18an, ostiralean, 20:30ean, kalera aterako da Etxarri Aranazko abesbatza. Herriko eta Altsasuko txistulariekin batera, herrian kalez kale ariko dira kantuan, kalejiran. Musikarekin hasi eta musikarekin agurtuko dute kultur asteko asteburu nagusia: Sinfonietta Academica orkestrak itxiko du kultur astea, irailaren 20an, igandean, 19:00etan. 20 ikasle eta irakaslek osatzen duten orkestrak kontzertu herrikoi eta klasikoa eskainiko du kultur etxean. Argentinatik zuzenean, MalanbeandoArgentinako River Dancer taldeak ekarriko du 2009ko kultur asteko ekitaldi nagusia: Malambeando ikuskizuna. Perkusioa, tangoa eta malanboa uztartzen ditu indar handiko ikuskizun honek. 13 artista argentinarren erritmo biziko takoneoak dantzan jarriko du agertokia. Nafarroa Oinezen aldeko ikuskizuna izanen da. SarrerakIrailaren 19an, larunbatean, 20:30ean. Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. Sarrera: 10 euro. Egitaraua:Irailaren 15etik 20ra, asteartetik igandera:18:30etik 20:30era, Biodibertsitatea eta landa eszenak argazki erakusketa. Etxarri Aranazko kultur etxean. Irailaren 18an, ostiralean:20:00etan: Lau urtaroak eta Altsasuko inauteriak. Jesus Ubedaren argazki muntaien proiekzioa. Etxarri Aranazko kultur etxean20:30ean: Etxarri Aranazko abesbatza kalejiran. Etxarri Aranazko kultur etxeanIrailaren 19an, larunbatean:19:00etan, Euskal Herria eta Udazkena. Jesus Ubedaren argazki muntaien proiekzioa.20:30ean, Argentina´s River Dancers taldearen Malanbeando ikuskizuna. Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. Irailaren 20an, igandean:19:00etan, Sinfonietta academica orkestra. Etxarri Aranazko kultur etxean.