Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrileko azken astean hasi ziren FSC Florencio Suescun Construcciones enpresako langileak plazan dagoen parkeko zorua jasotzen. Harlauzak eta trabesak jaso eta material lauagoengatik ordezkatuko dituzte. Horrekin batera, feria jartzen den tokian ere bide parea eginen dituzte harlauza latzak finekin ordezkatuz. "horrela oinez ibiltzeko zailtasunak dutenak errazago ibiliko dira plazaren luzera guztian, harlauza lau eta irristagaitzak jarriko baitira". Lanak Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsarekin ordainduko dira, 156.785 euro, BEZa barne. Bestalde, udalaren asmoa da Mojen ikastetxea hartzen zuen eraikina egokitzea herriko taldeek erabil dezaten. Lanak Jose Luis Gainza Cano enpresak eginen ditu 123.838,56 euroren truke, BEZa barne. Azkenik, Utzubar industrialdeko saneamendu sarea araztegiarekin lotu behar da eta horretarako kolektore bat egin beharra dago. CLL Construcción Legarra-Lazkoz enpresak jaso du lan horiek egiteko enkargua, eta trukean 152.996.89 euro, BEZa barne, hartuko ditu. 433.621 euroEtxarri Aranazko Udalak Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsetik jasoko dituenak.