Etxarri Aranazko Kultur Astea bete-betean

Guaixe 2009ko irailaren 18a

Argazki erakusketa eta proiekzioek musika eta dantza ikuskizunei eginen diete lekua. Luxuzko emanaldiek itxiko dute 2009ko Kultur Astea. Asteartean mustu zuten 2009ko Kultur Astea etxarriarrek. Igandera arte, herriko kultur etxeak zabalik izanen ditu ateak. 18:30etik 20:30era, ikusgai egonen da Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak antolatutako Biodibertsitatea eta landa eszenak argazki erakusketa.Asteburuko lehen egunarekin batera Etxarri Aranatz bete-betean sartuko da Kultur Astean. Jesus Ubeda altsasuarraren argazkiez gozatzeko aukera bikoitza izanen dute herritarrek. Gaur gauean, 20:00etan, Lau urtaroak eta Altsasuko inauteriak lanak eskainiko ditu. Bihar, 19:00etan, berriz, Euskal Herria eta Udazkena proiekzioen txanda izanen da. Kultur etxeak hartuko ditu bi proiekzioak. Gaur, iluntzeko 20:30ean, Etxarri Aranazko abesbatzak kalera aterako du Kultur Astea. Etxarri Aranazko eta Altsasuko txistulariekin batera, doinu alaiak eramanen dituzte kalez kale. Haien bidez, musika eta dantza ikuskizunez betea datorren asteburuan murgilduko dituzte herritarrak.Perkusioa eta sentsualitatea uztartuzLarunbatak ekarriko du 2009ko Kultur Asteko ekitaldi nagusia: Argentina´s River Dancer taldearen Malambeando ikuskizuna. Perkusioa eta dantza uztartzen ditu Argentinako sustraietatik sortutako ikuskizun indartsuak. Hiru dantza herrikoi ditu oinarrian: tangoa, milonga eta malamboa. Sentsualitatea da tangoaren ezaugarri nagusia. Lasai eta sentibera nahiz azkar eta ikusgarria izan daiteke milonga. Patagoniako indioen dantzak, malamboak, erritmoa, zapateoa eta takoneoa ditu oinarrian. Hiru dantzak uztartuta, Malambeando ikuskizuna sortu da.Argentina´s River Dancer taldeak Portugal, Frantzia, Italia eta Euskal Herrira eraman nahi izan du bere kultur ondorea. Bide horretan, Etxarri Aranatzen egin du geldialdia. Horacio Fernandez y Nazareno Valverdi koreografoen aginduetara, taldeko 16 dantzariek indar handiko ikuskizuna eskainiko dute bihar, 20:30ean, Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. -------Sarrerak10 eurotan salgai daude kultura bulegoan eta Nafarroa Oinez denda, edo egunean bertan, Euskalerriari pilotalekuan. Etxarri Aranazko Udalak antolatuta, Nafarroa Oinezen aldeko ikuskizuna izanen da. -------Agurtzeko, orkestra Sinfonietta Academica orkestrak itxiko du Etxarri Aranazko Kultur Astea. 1991n sortu zen orkestra, Caroline Collierren zuzendaritzapean. Egun, Iruñea eta Nafarroako musikari profesionalak eta ikasleak biltzen ditu. Kontzertu klasiko atsegina eskainiko du 20 lagunez osaturiko taldeak.