Etxarrik goian egon nahi du

Guaixe 2009ko irailaren 17a

Fernando Montori izango da entrenatzaile berria. Taldea ez da apenas aldatu eta sentsazioak onak diraAurreko astean hasi zen Erregional mailako 2009-2010 denboraldia. Bi talde sakandar ari dira hirugarren multzoan lehian: Etxarri Aranatz eta Altsasu. Aste honetan Etxarri hartuko dugu hizpide eta hurrengoan Altsasu. Lehendabiziko partida Lekunberrin jokatu zuten etxarriarrek, Beti Kozkorren kontra. Lehen zatian gol aukerak primeran probestu zituzten eta bi goleko errentarekin joan ziren atsedenaldira, baina Beti Kozkorrek egoerari aurre egin zion eta partida berdintzea lortu zuen. Hortaz, berdinketarekin hasi dute liga etxarriarrek. Iaz denboraldi ona egin zuen Etxarrik. Azken jardunaldian Preferente mailako Igoera Faserako sailkatzea lortu zuen, eta fase horretan azkenaurreko partidaraino igotzeko aukerak izan zituen. Gutxigatik, baina, ez zen igo. Horrek amorrua eta zapore garratza uzten du, baina taldeak lan ederra egin zuela ez da ahaztu behar. Montori, entrenatzaile berriaAurten ere helburua bera da: goian egotea. Aukerak badaude igoera fasea jokatu, eta ahal bada igo. Hori azaldu digu Etxarri Aranatz taldeko presidente Asier Ijurrak. Eta asmoa gauzatzen buru belarri ariko da futbol taldeko Fernando Montori entrenatzaile berria. "Zarramonza taldean ibili zen, taldea hirugarren mailara igotzea lortu zuen, baina maila horretan entrenatu ahal izateko karneta ez duenez, ezingo da aritu. Aurten karneta ateratzea zuen buruan, baina Etxarri entrenatzeko konbentzitu dugu eta kontentu gaude" dio Ijurrak. Taldearen entrenamenduak uztailaren akaberan hasi ziren, eta lagunarteko hiru partida jokatu dituzte. Taldea ezagutu eta tamaina hartu dio entrenatzaileak, eta jokalariak ere oso kontentu daude berarekin. Sentsazioak, beraz, onak dira San Donato futbol zelaian. Jokalarien plantillan oso aldaketa gutxi izan dira. "Gure helburua hemengo jendeak jolastea da, eta Iruñeko bi jokalari izan ezik gainontzekoak hemengoak dira. Talde polita da, eta nahiz eta jokalari batzuk berriak izan lehengo basearekin jarraitzen dugu" dio presidenteak, plantilla gaztea dela nabarmenduz. Arerioak, latzakEntrenamenduak San Donato futbol zelaian egiten dituzte, astearteetan eta ostiraletan. Etxean jokatzen dituzten partidak larunbatean jokatuko dira. 16 talde ariko dira Erregional Mailako hirugarren multzoan, eta arerio latzenak nor izango diren galdetuz, "asko" erantzuten du Asierrek: "Doneztebe, San Inazio, Bidezarra, Altsasu... eta oraindik ez dago ziur zein talde aurkeztuko dituzten Amigo, Ardoi eta Mutilberako filialek. Zeintzuk ibiliko diren ondo esatea edo aurreratzea oso zaila da" gaineratzen du. Etxarri Aranatz futbol taldeak 25.000 euro inguruko aurrekontua behar du kategoria guztietan dituen futbol taldeen jarduna babesteko, eta aurrekontua borobiltzeko gogoz egin behar dute lan. Diru iturri nagusiak bazkideen kuotak (300 bazkide inguru), publizitatea eta laguntza ematen duten babesle eta esponsorrak, Etxarri Aranazko Udala barne, eta Osasuna taldeak emandako diru-laguntza dira, Etxarri Aranatz Osasuna taldearen filiala baita. Horri guztiari partida ikusteko kobratzen diren sarrerak, partida egunetan zozketatzen duten urdaiazpikoa eta futbol zelaian jartzen duten tabernatik ateratakoa gehitu behar zaio. Eta jakina, futbol taldeko zuzendaritza taldeko kideek egiten duten lan ordainezina: instalazioak mantendu, futbol materialaz arduratu, taberna eta taldearen martxa eman...Torneoaren balorazio onaEtxarri futbol taldeak Liga Nazionaleko Ohorezko Mailan aritzen diren gazte mailako taldeen torneoa antolatu zuen abuztu bukaeran. Zaragoza, Real Sociedad, Danok Bat eta Osasuna taldeek hartu zuten parte. Zaragozak 2-1 hartu zuen menpean Real Sociedad, eta Danok Bat eta Osasunak husna berdindu eta gero penaltyetan Danok Batek egin zuen aurrera. Final handian Zaragozak 2-0 gailendu zen Danok Baten aurrean, torneoa merezita irabaziz, eta hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan Real Sociedad taldeari 1-2 irabazi zion Osasunak. Torneoaren balorazio positiboa egin du Etxarrik, eguraldi ona egin baitzuen, jende asko hurbildu baitzen torneoa jarraitzera, eta partidak ederrak izan zirelako.                                                                                                                       Etxarri Aranatz 2008-2009Plantilla*Atezainak: Victor Melero eta Xabier Ulaiar.*Atzelariak: Mikel Iriarte, Hodei Lakuntza, Luis Goñi, Xabier Arratibel eta Gentza Erdozia.*Erdilariak: Edu Elso, Mikel Goikoetxea, Artzai Iraurgi, Pablo Jauregi, Etor Alegria, Iñaki Miranda, Fermin Izkieta eta Imanol Arbizu.*Aurrelariak: Javier Rueda, Xabat Goikoetxea, Koldo Barandalla, Iker Salinas, Xabier Urrestarazu eta Aritz Ikobalzeta. Zuzendaritza batzordeaZuzendaritzako juntako kideak: Asier Ijurra (presidentea), Iñaki Elvira (presidenteordea), Martin Goikoetxea (diruzaina), eta Jose Javier Urkia, Eduardo Elso eta Xabier Razkin (kideak).